Rafael Berrioren omenezko erakusketa bat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte
Martxoaren 31n Rafael Berrioren heriotzaren lehen urteurrena beteko da. Horren harira, lagun talde batek eta Donostia Kulturak erakusketa bat eta hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte Ernest Lluch Kultur Etxean. Horietaz gain, badira ere jarduera gehiago hirian zehar.
Yo ya me entiendo. Rafael Berrioren paradoxak erakusketa hilaren 31n inauguratuko dute, eta maiatzaren 22ra arte iraungo du. Dena dela, apirilaren 1etik 5era ezin izango da ikusi kultur etxea itxita egongo delako. Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile eta musikariak gidatu du erakusketa proiektua, Gorostidi-Sistiaga Arquitectos estudioarekin batera. Harkaitz Cano idazlearen kolaborazioa ere izan dute, erakusketaren gidoiaz arduratu baita, eta Angel Aldarondo errealizadorearena ere, bere gain hartu baitu ikusizko pieza zenbaiten ardura.
Era berean, hainbat jarduera antolatu dituzte, eta guztietan gonbidapena beharrezkoa da. Gonbidapenak jarduera bakoitza amarakulturetxea@donostia.eus posta elektronikora idatziz eskuratu daitezke, zazpi egun lehenago eskatuta.
Solasaldiak
- Apirilak 15: Abesti baten anatomia. Hitzaldi praktikoa eskainiko dute Harkaitz Cano eta Rafa Ruedak.
- Apirilak 22: Diálogos de músicos. Pedro Havoc, Juan Carlos Landa, Joserra Senperena eta Diego Vasalloren eskutik.
- Apirilak 29: El increíble legado artístico de una personalidad nihilista. Ricardo Aldarondo, Juan G. Andrés, Gregorio Gálvez eta Eduardo Ranedoren parte hartzearekin.
- Maiatzak 6: De “Arcadia en flor” a “Absolución”: mi relación con Rafael Berrio hitzaldia eta argitaragabeko bideoak erakutsiko ditu Jonás Truebak.
Proiekzioak
- Apirilak 16: Vitrina pintoresca. Rafael Berriok Pio Barojari buruz egindako hitzaldia.
- Apirilak 30: 1971. Rafael Berrioren 1971 diskoan oinarritutako Teatro del Templeren dantza ikuskizunaren grabazioa.
- Maiatzak 7: La reconquista (2016) filma. Jonás Trueba zuzendaria bertan izango da.
Kontzertua
- Maiatzak 13: Los amigos de Rafael Berrio. Ama, Giorgio Bassmatti, Pablo Blix, Charlie & Pavlyuchenko, Deriva, Havoc, Infame, Niños futuros, Paja, Rumano Power.
Bestalde, azpimarratzekoa da Viktoria Eugenia Antzokian maiatzaren 19an eta 20an egingo den Rafa in memoriam kontzertua eta lagunek hiriko hainbat gunetan antolatutako ekitaldiak.