Arcco Merkataritza Zentroko lagapen bidezko kontratu batzuk etetea erabaki du udalak
Donostiako Udalak espediente bat abiatu zuen azaroan, Amara Berriko Arcco Merkataritza Zentroko hamar lokal berreskuratzeko. 2011eko maiatzetik Donosti Coques Uno S.L. enpresak kudeatu ditu lokal horiek lagapen bidez, eta ezarritako kanonak ez ordaintzeagatik kontratu horiek etetea erabaki du udalak.
Aipaturiko enpresa zentroko azken solairuko ostalaritza establezimenduen kudeaketaz arduratu da azken urtetan. Gaur egun, lokal horiek itxita daude, eta udalak berriz ere abian jarri nahi ditu.