Euskal Selekzioak, Argentinak, Nigeriak eta Venezuelak txapelketa bat jokatuko dute Lezaman eta Zubietan
Basque Country International Women’s Cup du izena sortu berri duten txapelketak, FIFAko partidak jokatzeko geldialdia aprobetxatuz, eta apirilaren 8 eta 11 bitartean jokatuko dute Lezaman (Bizkaia) eta Zubietan. Lau partida jokatuko dituzte, bi zelai bakoitzean: bi semifinal, hirugarren posturako partida eta finala.
Argentina eta Nigeriaren arteko finalerdia eta finala jokatuko dira Zubietan, eta ETBk partida guztiak emango ditu telebistan. Hala ere, Euskal Selekzioko hautatzaileek, Aintzane Encinasek eta Iñigo Juaristik, ezingo dituzte jokalari guztiak eskura izan, Nahikari Garcia, Irene Paredes eta Nerea Eizagirre Realeko eta PSGko jokalariak Espainiako Selekzioarekin arituko baitira.
Txapelketaren xedea
Javier Landeta Euskal Futbol Federazioko presidenteak eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak aurkeztu dute txapelketa Bilbon, eta datozen urteetan erreferentziazkoa izango den txapelketa izatea nahi dute.
Partidak
Argentina – Nigeria (Apirilaren 8a, 18:30, Zubieta)
Euskal Selekzioa – Venezuela (Apirilaren 8a, 21:00, Lezama)
Hirugarren eta laugarren postua (Apirilaren 10a, 11:45, Lezama)
Finala (Apirilaren 11a, 11:45, Zubieta)