Udalak 400 milioi euroko aurrekontua onartu du 2021erako
Donostiako Udalbatzak 2021eko udal aurrekontuen ez ohiko udalbatzarra egin du gaur goizean. 400.001.417 euroko aurrekontua onartu dute, aurreko ekitaldikoa baino %8 txikiagoa. EAJren eta PSE-EEren udal gobernuaren aurrekontu proposamena Elkarrekin Donostiak –Ahal Duguko bi zinegotziek– eta PPk babestu dute. Aldiz, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiako Ezker Anitzako zinegotziak kontra bozkatu dute.
Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak azpimarratu du kontuen aurrekontu orekaren helburua betetzen dutela: “Zor bizia %40,10ekoa da, hau da, administrazio publikoentzat ezarritako muga baino txikiagoa”. Era berean, nabarmendu du 2021eko aurrekontua osatu dela behar gehien duten pertsonek udal administrazioaren erantzun hobea eta baliabide gehiago izan dezaten. “Nahiz eta egoera ekonomikoa onena ez izan, gizarte-sustapenerako eta babeserako jardueratara bideratutako aurrekontu-sailak 2,6 miloi eurotan handitu dira, legealdiaren hasierako aurrekontuarekin alderatuta, hau da, %8,5 gehiago”, azaldu du.
Diru-sarrerei buruz, 80,2 milioi euro (%20,2) zuzeneko zergetatik dator; 5,5 milioi euro (%1,4) zeharkako zergetatik; 102,6 milioi euro (%25,8) tasetatik eta beste motatako diru-sarreratatik; 150,1 milioi euro (%37,8) Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik; kapital diru-sarreratik 14,5 milioi euro (%3,6); eta azkenik, 44 milioi euro beste kapital diru-sarreratik (11%).
Gastuari dagokionez, 151,4 milioi euro (%45,6) pertsonalaren gastuak dira; 145,5 milioi euro (%43,9) gastu arruntak; transferentzia arruntak 32,4 milioi euro dira (%9,8), eta 1,9 milioi euro (%0,6) beste gastu batzuri dagokie.
Ogasun zinegotziak adierazi du, udal gobernuak hiriko auzoetan 55 milioi euroko inbertsioak egingo dituela, 2021eko aurrekontuko sailak eta iazko aurrekontutik berreskuratuko diren sailak kontuan hartuta. Eta horrenbestez, 80 jarduera baino gehiago egin ahal izango dira. Gainera, jakinarazi du, udal gobernuak eta Elkarrekin Donostia koalizioak akordioa lortu dutela egun hiriak duen arazo handienetako bati aurre egiteko: etxebizitzaren arazoari. Horren harian, esan du, akordioaren edukia laster aurkeztuko dutela.
Elkarrekin Donostiarekin eta PPrekin adosturikoa
Udal gobernuak Ekarrekin Donostia eta PP udal taldeekin lortutako akordioekin pozik agertu da Ogasun zinegotzia. Horiei esker, aurrekontuan 4 milioi euroko balioa duten hainbat zuzenketa sartu dira; besteak beste, 2 milioi euro zenbatzen duten hainbat neurri, hiriak osasun-larrialdiari aurre egiteko estrategiarekin lotura zuzena duenak:
– 78.200 euro gehiago COVID19ak kaltetutako sektoreei laguntzeko.
– 46.900 euro gehiago ekonomia zirkularra sustatzen duten saltokiei laguntza bereziak emateko.
– 312.700 euro gehiago saltoki txikientzako eta ostalaritzako erreskate plangintzarako.
– 62.500 euro gehiago emakumeentzat zuzendutako enplegu, ekintzailetza eta talentua bertan gelditzeko proiektuak garatzeko.
– 500.000 euro gehiago ostalaritzari laguntza zuzenak emateko, baita Donostiako saltoki txikien etorkizunari eta biziraupena bermatzeko neurriei buruzko azterketa egiteko ere.
Udal gobernuak eta Elkarrekin Donostiak adosturiko zuzenketak:
– 400.000 euro gehiago eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko aurrekontu-sailan.
– 200.000 euro gehiago bidegorri-sareen gaineko aurreontu-sailan, Ekialdeko Barrutian bidegorria egiteko.
– 30.000 euro gehiago Txomineneako haurtxokoa dagoen lokalan eraginkortasun energetikoa hobetzeko aurrekontu-sailan.
– 8.000 euro gehiago hiri-mantentze eta zerbitzuetako aurrekontu sailan, Txominenean birziklatzeko zakarrontziak jartzeko.
– 5.000 euro gehiago Txomineneako hainbat espaloitan zurtoinak jartzeko ibilgailuak espaloietara ez igotzeko.
– 5.000 euro gehiago Antzieta Pasealekuan zuhaitzak jartzeko.
– 4.000 euro Txominenean hiri-hondakinen jasoerarekin lotura duen informazio kanpaina egiteko.
– 260.000 euro gehiago Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gaineko aurrekontu-sailan.
– 10.400 euro gehiago euskara ikasteko diru-laguntzen gaineko aurrekontu-sailan.
– 10.400 euro gehiago irabazi asmorik gaabeko elkarteei diru-laguntzak emateko aurrekontu-sailan.
– 10.400 euro gehiago euskara sustatzeko ekintzak antolatzeko aurrekontu-sailan.
– 100.000 euro etxegabe-egoeran dauden pertsonentzako elikatzeko-programa garatzeko.
– 64.200 euro emakume batek osatutako gurasobakarreko familientzako kontziliazio programa garatzeko.
– 26.500 euro prekarietatea eta pobreziaren feminizazioaren aurkako estrategia garatzeko.
– 1.300 euro gehiago Hip Hip Hurri hezkuntza-programarako, indarkeria matxistak prebenitzeko programa garatzeko.
– 28.400 euro irabazi asmorik gabeko erakundeen diru-laguntzen aurrekontu-sailan.
– 29.400 euro Donostiako Sustapenaren barruan Berdintasun Plana garatzeko.
– 9.000 euro gehiago “Airearen kalitatea” programarako.
Udal gobernuak eta PPk adosturiko zuzenketak:
– Eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa Pausoka elkarteari lokala emateko.
– 500.000 euro mugikortasun bertikala hobetzearekin lotura duten proiektutarako.
– 200.000 euro bidegorrien sarea handitzeko eta egokitzeko.
– 29.000 euro gehiago asnartzeko 8 ekipo eta komunikazioko 10 ekipo erosteko Prebentzio eta Su-Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako.
– 20.500 euroko diru-laguntza ATECEri.
– 100.000 euro nazioarteko sustapen kanpaina egiteko, Donostia Zientziaren Hiria.