Realak eta Athleticek berdindu egin dute Anoetan
Realak eta Athleticek ligako 29. jardunaldiko partida jokatu dute Anoetan, eta 1-1 markagailuarekin puntu bana jaso dute bi talde euskaldunek. Partida trabatuta hasi da, eta kalitatezko jokaldirik ez da ikusi bigarren zatira arte. Imanol Alguacilek Januzaj eta Cristian Portugues Portu sartu ditu bigarren zatian zelaian, eta arrisku gehiago sortu dute txuri-urdinek.
Hala ere, lehen gola Athleticena izan da. Zubimendik falta bat egin du 84. minutuan, eta Alex Berenguerrek erdiratu eta Asier Villalibrek baloia sareratu du. Handik gutxira, Zubeldiak Roberto Lopezi baloia pasa dio, eta honek erdiratu egin nahi zuen baloia, baina ate barruan sartu da, Unai Simon Athleticeko atezaina ezustean hartuz.
Puntu honi esker bosgarren postura itzuli da Reala, baina Vila-realek eta Betisek puntu berdinak dituzte, 46. Bosgarren eta seigarren postuek ematen dute Europa Ligarako txartela, eta Bartzelonak kopa irabazi ezkero, zazpigarrenak ere.