Zinegoak jaialdiaren lagin bat ikusi ahalko da Antzoki Zaharrean
Hilaren 12tik 14ra Bilboko Zinegoak jaialdiaren aurtengo programazioaren zati bat ikusi ahal izango da Antzoki Zaharrean. Zehazki, bi film eta film laburren sorta bat proiektatuko dituzte. Ehgam, Gehitu eta Donostia Kulturak hamahirugarren aldiz antolatu dute. Proiekzioak 19:00etan izango dira, eta bakoitzaren sarrera 5 eurokoa da
Apirilak 12
- Film laburrak: Red Bay (2021), Hands and Wings (2019), Meritum (2021), On My Way (2020) eta Mall (2020).
Apirilak 13
- Her Mothers / Anyáim története (2020).
Apirilak 14
- Valentina (2020).