AstraZenecarekin txertatzeari utzi diote Anoeta futbol estadioan

Gaur goizean, Anoeta futbol estadioan AstraZenecarekin txertatzeari utzi diote. “Gaur txertaketak bertan behera geratu dira” mezua jarri dute Anoetan.
Gaurko 400 pertsona zeuden deituta Anoetan txertoa jasotzeko, baina hitzordu denak bertan behera utzi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, “halabeharrez” eten behar izan dutela gaurko aurreikusitako txertaketa, atzo Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek txerto hori 60 eta 65 urte artekoei soilik ematea erabaki ondotik. 60 eta 65 urte bitartekoei txertoa eman ahal zaie, baina gaur Anoetan hitzordua zuten 400 lagunen artean oso gutxi ziren adin tarte horretakoak, eta momentuz gaurko deituta zeuden txertaketa guztiak etetea erabaki dute.