54 koronabirus kasu positibo Donostian
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 54 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo Donostian, eta intzidentzia metatuak 293,87era egin du gora. Eremu horian jarraitzen du Donostiak.

Une honetan, 293,87ekoa da hiriko intzidentzia metatua, eta 54 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Joan den asteazkenean 199,57koa zen intzidentzia metatua, 248,92koa asteartean, eta atzo 284,55ekoa. Dena dela, Jaurlaritzak pasa den astean harturiko neurri murriztaileen baldintzetatik urrun dago oraindik. 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriei itxiera perimetrala ezarri diete, eta ostalaritzaren ordutegia mugatu.
Hilaren 9tik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –esan bezala, baldin eta intzidentzia metatua 400dik gorakoa ez bada–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Bestalde, Aste Santuan debekatua egongo da autonomia erkidegoen arteko mugikortasuna. Martxoaren 10ean hartu zuen erabaki hori Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak autonomia erkidegoekin batera, eta etxeratze agindua 23:00etara luzatzea ahalbidetu dute.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak Egian eta Altza-Rotetan egin du behera, eta Grosen, Intxaurrondon, Amara Berrin eta Amara-Erdialdean egin du gora; gainontzeko osasun eremuetan berdin gelditu da datu hau.
· Parte Zaharra: 411,85
· Aiete: 369,00
· Loiola: 299,81
· Ondarreta: 290,88
· Egia: 290,82
· Gros: 270,16
· Amara-Erdialdea: 235,03
· Amara Berri: 230,75
· Altza-Roteta: 188,82
· Intxaurrondo: 184,02
· Bidebieta: 166,50
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
· Amara Berri: 9
· Amara-Erdialdea: 8
· Intxaurrondo: 7
· Ondarreta: 6
· Gros: 6
· Aiete: 5
· Parte Zaharra: 4
· Egia: 3
· Altza-Roteta: 2
· Loiola: 2
· Bidebieta: 0