Ander Mujika presoa Grosera ekartzeko eskatuko dute argazki herrikoi baten bidez

Frantzian zigorra betetzen ari da Groseko Ander Mujika presoa, eta hilaren 19an bukatuko zaio kondena. Ondoren, Espainiaratu egingo dute Mujika. Horren aurrean, Sare Herritarrak ekitaldi bat egingo du bihar, Katalunia plazan. Mujika Grosera ekartzeko eskatu eta argazki herrikoia egingo dute 12:30ean.