Pfizerrekin txertatuko dituzte Anoeta estadioan

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren aginduz, AstraZenecarekin txertatzeari utzi zioten Anoeta estadioan. Bihar berrabiaraziko dute txertaketa kanpaina Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Realak, eta aurrerantzean Pfizerrekin txertatuko dituzte.
400 pertsona txertatu behar zituzten gaur, baina bihar egin ahal izango dute. Guztira, bihar, 930 laguni jarriko zaie txertoa, gizarteratze-eremuko langile eta erabiltzaileei, eta adingabeei arreta emateko egoitza-baliabideetan lan egiten duten langileei.
Martxoaren 30ean Anoetan AstraZenecaren dosien txertaketa hasi zenetik, 1.600 txerto jarri zaizkie zentro okupazionaletako, gizarteratzeko eta adingabeen kolektiboei; horiei gehitu behar zaizkie bihar jarriko diren Pfizerren 930 dosiak. Gainera, pasa den otsailaren 26tik, aldundiak, DYA eta Aita Mennirekin batera, guztira 3.392 laguni jarri die txertoa Pfizerren bi dosiekin –6.784 txerto–, adineko pertsonentzako eguneko zentroetako eta desgaitasun eta gaixotasun mentaleko baliabideetako erabiltzaileei eta 55 urtetik gorako langileei.
Beraz, aldundiak biharko kolektibo hauen txertaketarekin bukatuko du: gizarteratzea, adingabeak, zentro okupazionalak, adinekoen eguneko zentroak, desgaitasuna eta gaixotasun mentala. 5.922 pertsona eta 9.314 dosi.