Reala hiru punturen bila joango da Valentziara
Realak Valentziaren aurka jokatuko du kanpoan, eta Gipuzkoa Basketek Betisen aurka jokatuko du Donostian.

Realak Valentziaren aurka jokatuko du etxetik kanpo, eta Europa Ligako postuetan jarraitzeko hiru puntu eskuratu beharko ditu Imanol Alguacilen taldeak; izan ere, Betis eta Vila-realek puntu berdinak dituzte, 46. Nesken taldeak ez du jokatuko asteburu honetan, FIFAko partidak daude eta. Igandean, bestalde, Basque Country International Women’s Cup jokatuko dute Zubietan, Euskal Selekzioaren, Argentinaren eta Venezuelaren artean; 45 minutuko hiru partida izango dira.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek Betisen aurka jokatuko du Donostian. Azken bi sailkatuak dira Gipuzkoa Basket eta Betis, baina andaluziarrek donostiarrek baino bi puntu gehiago dituzte.
Eskubaloian, Bera Berak Rocasa Gran Canariaren aurka jokatuko du etxean. Lehen eta bigarren sailkatuak dira, baina Bera Berak lau puntu gehiago ditu, nahiz eta partida bat gehiago jokatu duen. Partida hau irabazi ezkero, geroz eta gertuago izango du ligaren garaipena Bera Berak. Teledeporte espainiar katean ikusi ahal izango da partida.
Belar hockeyan, Realak Club de Camporen zelaian jokatuko du igandean. Bederatzigarren postuan daude txuri-urdinak, eta Club de Campo sailkapenaren lehen postuan dago. Realak partida irabaztea zaila izango dela adierazi du, baina “Zergatik ez?” esanda animatu ditu jokalariak.
Partidak:
FUTBOLA
Gizonezkoen Ligako 30. jardunaldia
Valentzia – Reala (Igandea, 16:15)
Basque Country International Women’s Cup
Euskal Selekzioa – Argentina – Venezuela (Igandea, 11:00, Zubieta)
SASKIBALOIA
Gizonezkoen Lehen Maila, 28. jardunaldia
Gipuzkoa Basket – Real Betis (Larunbata, 18:00)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Lehen Maila, 9. jardunaldia
Bera Bera – Rocasa Gran Canaria (Larunbata, 19:00)
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen Lehen Maila, 19. jardunaldia
Club de Campo – Reala (Igandea, 11:00)