Alvaro Romero donostiarrak Espainiako snowboardcross txapelketa irabazi du
Astebeteko atzerapenarekin, atzo jokatu zen Sierra Nevadan (Andaluzia, Espainia) Espainiako Snowboardcross txapelketa. Alvaro Romero donostiarra izan zen onena gizonezkoen kategorian.
Lucas Egibar donostiarrak ez zuen parte hartu, min hartuta dagoelako. Horrela, Romerok aurreikuspenak bete zituen, eta helmugan lehena izan zen Antoni Toledo eta Bernat Ribera kataluniarren aurretik.
Martxoan brontzezko domina eskuratu zuen Romerok Errusiako gazte mailako Munduko txapelketan. 17 urterekin maila ona ematen ari da, eta orain Espainiako txapelduna ere bada.