Donostia ez da itxiko; bai, ordea, Gipuzkoa
166 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian ostiraletik igandera, eta hiriko intzidentzia metatua 332,80koa da: Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileen baldintzak ez ditu betetzen Donostiak.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 166 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian ostiraletik igandera: 60 kasu positibo ostiralean, 57 kasu larunbatean, eta 49, berriz, atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 332,80koa da, eta gora egiten jarraitzen du. Izan ere, 293,87koa zen intzidentzia metatua ostiralean, eta 284,55ekoa ostegunean. Dena dela, Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileen baldintzak ez ditu betetzen Donostiak, baina aste honetan intzidentzia metatuak izango duen joera erabakigarria izango da. 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriei itxiera perimetrala ezarri diete, eta ostalaritzaren ordutegia mugatu.
Gipuzkoako intzidentzia metatua 400dik gorakoa denez, bihartik aurrera ezingo da lurralde historikotik atera. Bestalde, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –esan bezala, baldin eta intzidentzia metatua 400dik gorakoa ez bada–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak bederatzi osasun eremutan egin du gora, eta Amara Berrin eta Amara-Erdialdean baino ez du behera egin:
- Parte Zaharra: 419,08
- Aiete: 409,11
- Loiola: 367,95
- Egia: 365,21
- Ondarreta: 338,24
- Gros: 324,19
- Amara Berri: 264,59
- Bidebieta: 235,88
- Altza-Roteta: 229,65
- Intxaurrondo: 227,83
- Amara-Erdialdea: 213,00
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Amara Berri: 10
- Gros: 10
- Egia: 6
- Ondarreta: 6
- Parte Zaharra: 5
- Aiete: 4
- Altza-Roteta: 3
- Bidebieta: 3
- Intxaurrondo: 1
- Amara-Erdialdea: 0
- Loiola: 0