'Literatura eta Zinemaren Astea' egingo dute Aieten
Ostegunean eta ostiralean jarduera ezberdinak egingo dituzte Aieten, ‘Literatura eta Zinemaren Astea’ izeneko egitasmoaren barruan. Literatura solasaldia egingo dute ostegunean, 18:00etan. Nathaniel Hawthorne idazlearen The Scarlet Letter (1850) liburua izango dute hizpide, eta ostiralean F.W. Murnau zuzendariaren Sunrise: A Song of Two Humans (1927) filmaren inguruko zine-foruma egingo dute, 18:00etan. Bi jardueretan maskararen erabilera beharrezkoa dela gogorarazi dute.
The Scarlet Letter
XVII. mendearen hasieran, Ingalaterra Berrian (Amerikako Estatu Batuak), Hester Prynne izaera askeko emakumeari adulterioa egotzi zioten, eta bularrean A letra eramatera zigortu zuten.
Sunrise: A Song of Two Humans
Nekazari bat pozik bizi da bere emaztearekin, baina hiriko emakume bat bere bizitzan agertu zen, eta gizona hiriko emakumearekin izango lukeen bizitzaren inguruan pentsatzen hasten da.