44 koronabirus kasu positibo Donostian
Donostiako intzidentzia metatua 342,67koa da, eta gora egiten jarrraitzen du. Intzidentzia metatuak zazpi osasun eremutan egin du gora, eta Parte Zaharrean eta Loiolan baino ez du behera egin.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 44 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 342,67koa da, eta gora egiten jarrraitzen du. Izan ere, 332,80koa zen intzidentzia metatua atzo, 293,87koa ostiralean, eta 284,55ekoa ostegunean. Dena dela, Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileen baldintzak ez ditu betetzen Donostiak, baina aste honetan intzidentzia metatuak izango duen joera erabakigarria izango da. 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriei itxiera perimetrala ezarri diete, eta ostalaritzaren ordutegia mugatu.
Gipuzkoako intzidentzia metatua 400dik gorakoa denez, gaurtik aurrera ezingo da lurralde historikotik atera. Bestalde, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –esan bezala, baldin eta intzidentzia metatua 400dik gorakoa ez bada–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak zazpi osasun eremutan egin du gora, eta Parte Zaharrean eta Loiolan baino ez du behera egin; Ondarretan eta Bidebietan berdin mantendu da:
- Aiete: 441,20
- Parte Zaharra: 411,85
- Egia: 378,74
- Gros: 368,09
- Ondarreta: 338,24
- Loiola: 299,81
- Amara Berri: 267,67
- Intxaurrondo: 236,59
- Bidebieta: 235,88
- Altza-Roteta: 234,75
- Amara-Erdialdea: 220,35
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Gros: 14
- Amara Berri: 6
- Egia: 5
- Ondarreta: 4
- Aiete: 4
- Altza-Roteta: 3
- Bidebieta: 2
- Intxaurrondo: 2
- Amara-Erdialdea: 1
- Loiola: 1
- Parte Zaharra: 1