Sei udaltzainen aurka salaketa jarri du joan den astean jo eta atxilotu zuten gazteak

Joan den astean udaltzainek 18 urteko gazte bat atxilotu zuten, NAN txartela ez zuenez MUGI txartelarekin identifikatzen saiatu zelako, eta EFE agentziak adierazi duenaren arabera, gazte honek Donostiako sei udaltzainen aurka salaketa jarri du.
Gazteak salaketa jartzeko unean gertakariak azaldu ditu: Easo plazaren inguruan zegoen lagunekin, eta une batean mugikortasuneko agenteak eta udaltzaingoaren patruila bat gerturatu ziren, eta bati identifikatzea eskatu zioten. Jipoia jaso eta atxilotu egin zuen gazteak bere laguna bakean uzteko eskatu zien agenteei, eta hauek salaketa jarri duen gazteari ere NANa eskatu zioten. Soinean ez zeramanez, MUGI txartela erakutsi zien honek, bertan NAN hizkia, argazkia, izena eta abizenak baitzituen. Hau dela eta, polizia agenteek komisaldegira eramango zutela adierazi zioten, eta gazteak bere amari deitu zion agenteei NAN zenbakia esateko. Salaketaren arabera, une horretan agenteak “urduri jartzen” hasi ziren, eta Autonomia kaleko izkin batera bultzaka eraman zuten gaztea, bere borondatearen aurka.
Gaztearen amak deiari erantzun zionean, udaltzain batek “bortizki” murriztu zuen, “aurrez jarrera erasokor edo oldarkorrik izan gabe”. Poliziek lurrean zuten gaztea, buruz behera eta eskuburdinekin, eta haietako batek hanketatik zuen eutsita, beste batek belauna bere lepoan zuelarik. Bere amak telefonoz entzun zituen gaztearen oihuak, baita arnasten uzteko eskaerak ere. Amak, beldurtuta, 091 zenbakira deitu zuen, eta Ertzaintza gerturatu zen, baina beste polizia-gorputz baten interbentzioa zela ikusita alde egin zuten.
Gertakarien bideoak, argazkiak eta lesioen iragarpena aurkeztu ditu salaketan 18 urteko gazteak, eta adierazi du poliziek lagun bati froga gisa erabili zitekeen bideo bat ezabatu ziotela.
Salaketa hau bost agenteren aurka jarri du, eta beste baten aurka ere beste bat jarri du, polizia batek “salaketa faltsua” egin zuela adieraziz. Izan ere, biktimaren ustetan, polizia batek faltsuki salatu zuen gaztea, ustez gazteak “errespetu faltak” egin baitzituen. Poliziaren esanetan, ezertarako balio ez dutela eta alferrekoak zirela adierazi zien gazteak.