Transportes Lasarte babesteko eskatu du Ancora elkarteak
Gipuzkoako garraio konpainia zaharrena itxi berri dute –Transportes Lasarte enpresa–, eta Alfontso VIII.aren kalean daukan egoitza babesteko eskatu du Ancora elkarteak. XX. mende hasieran sortu zuten garraio enpresa, eta ordutik egoitza bera izan du. Egurrezko errotulua eta kanpoaldeko egurrezko egiturari balioa eman dio Ancorak, baita barnealdeko erakusleiho eta telefono zaharrei ere. Ancorak udalari eskatu dio egurrezko errotulua eta kanpoaldeko egitura babesteko.
Alfontso VIII.aren kaleko egoitzan Eroski supermerkatu bat bihurtzeko lanak hasi direla ohartarazi du Ancorak, eta lokalak izango duen erabilera berria babes arkitektonikoarekin bat datorrela adierazi dute ondarearen babeserako elkartekoek.
Transportes Lasarte enpresak ehun urte baino gehiagoko ibilbidea izan du garraioen sektorean.