Emakume presoen egoera izango dute hizpide igandean Igeldon
Larunbatean, hilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta horren harira, Espetxea genero erakundea ikastaroa egingo dute Igeldoko Itsas Arrue Kultur Etxean. Donostiako Bilgune Feministak eta Intziri Neska* Gazte Taldeak antolatu dute, eta emakume presoen egoerari buruz hitz egingo dute. Igandean, hilaren 18an, egingo dute, 11:00etan. Edukiera mugatua izango da, eta, beraz, parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, helbide honetan.