Erdialdeko COS denda itxiko du larunbatean H&M multinazionalak
H&M multinazionalak apirilaren 6an adierazi zuen Erdialdeko COS denda ixtearen erabakia. Enpresak Espainiako Estatu osoan aurkeztu du enplegu erregulaziorako txostena, eta Gipuzkoako hiru dendari eragingo diote, Erdialdeko COS dendari barne: larunbatean itxiko dute denda hau. Hau dela eta, elkarretaratzea egin dute dendaren aurrean langileek, eta egunero egiten jarraituko dutela adierazi dute. Greba egingo dutela ere adierazi dute.
Denden itxiera hau tankera honetako zerbitzuen digitalizazioa dela eta gertatzen ari dela dio ELAk, eta bilakaera horrek langileei kalte egiten diela diote: “Langileak ezin dira izan bilakaera hori ordaintzen dutenak”.
Enplegu erregulaziorako txostena aurkeztuta, ELAk dio enpresak apirilaren 23an adieraziko duela zer egingo duen Garberako eta Txingudiko dendetako langileekin.