Herrera pasealekuko segurtasuna hobetzeko biribilgunea jarri dute
Altzako auzotarrek aurrekontu parte hartzaileen bidez eskatu zuten Herrera pasealekuan biribilgune bat jartzeko. Zehazki, Herrera pasealekuaren eta Txirrita Bertsolaria pasealekuaren arteko bidegurutzean. EH Bilduk nabarmendu du biribilguneak ibilgailuen abiada baretzeko balioko duela, eta oinezkoentzat zein bizilagunentzat seguruagoa egiteko. Lanak oraindik bukatu ez badituzte ere, dagoeneko erabili daiteke.