Sukaldaritza eta dantza izango dira nagusi Kontadores zentroko laborategietan
Bidebietako Kontadores zentroak bost laborategi antolatu ditu apiriletik ekainera garatzeko, eta izen-emate epea zabalik da dagoeneko. Bost laborategi edo ikastaro horietako bi dantzarekin lotutakoak dira: Dancehall eta Twerking feminista. Beste hirurak, aldiz, sukaldaritzari buruzkoak dira: Munduko sukaldaritza, Supper club eta Batch cooking. Kontadoresen webgunean kontsultatu daitezke ikastaro bakoitzaren nondik norakoak, baita izena eman ere.
Guztira, 56 plaza eskaintzen ditu Kontadores zentroak, eta 18 eta 30 urte arteko gazteentzat pentsatutako ikastaroak dira; Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Hala ere, 18 urtetik beherakoek eta 30 urtetik gorakoek ere izena eman dezakete. Ikastaroen prezioak saioko 8-17 euro artekoak dira, eta gizarte laguntzak jasotzen dituzten familietako kideei %15eko deskontua egingo diete. Bestalde, koronabirusaren kutsatzea saihesteko neurriak hartuko dituzte laborategietan.