400eko intzidentzia metatua gainditu du Donostiak
78 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, eta hiriko intzidentzia metatua 416,14koa da gaur. Asteburuan intzidentzia metatuak gora egiten badu edo berdin mantentzen bada, asteartetik aurrera Donostia perimetralki itxiko dute.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 78 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 416,14koa da, eta gora egiten jarraitzen du. Izan ere, 397,50ekoa zen intzidentzia metatua atzo, 383,79koa herenegun, eta 342,67koa asteartean. 400eko intzidentzia metatua gainditu du Donostiak: asteburuan gora egiten badu edo berdin mantentzen bada, asteartetik aurrera Donostia perimetralki itxiko dute. Izan ere, 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriei itxiera perimetrala ezarri diete, eta ostalaritzaren ordutegia mugatu.
Gipuzkoako intzidentzia metatua 400dik gorakoa denez, ezin da lurralde historikotik atera. Bestalde, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –esan bezala, baldin eta intzidentzia metatua 400dik gorakoa ez bada–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak behera egin du Altza-Rotetan, eta gainerako guztietan gora egin du:
- Egia: 615,45
- Parte Zaharra: 476,88
- Aiete: 441,20
- Gros: 418,75
- Ondarreta: 361,91
- Amara Berri: 356,89
- Bidebieta: 333,01
- Intxaurrondo: 297,93
- Amara-Erdialdea: 293,79
- Loiola: 286,18
- Altza-Roteta: 275,58
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Egia: 15
- Gros: 13
- Amara Berri: 9
- Ondarreta: 9
- Parte Zaharra: 9
- Amara-Erdialdea: 6
- Aiete: 5
- Loiola: 3
- Bidebieta: 2
- Intxaurrondo: 2
- Altza-Roteta: 1