Arroka kalearen egoera "negargarria" salatu dute
Kaxilda liburudendak salatu du udala Arroka kalean eta Easo plazan egiten ari den lanetan inprobisazioa nagusitzen ari dela, eta ingurua “suntsitzen” ari direla gehitu dute: “Udala eta enpresa eraikitzailea dena izorratzen eta nahi dutena egiten ari dira. Garbi ikusten da ez dakitela zertan ari diren: gainontzekoen beharrak kontuan hartu gabe hartzen dituzte erabakiak”.
Arazo hau berria ez dela adierazi dute: “Horrela dabiltza Amaran azken bederatzi urteetan: Poltsikotik ateratzen zaiena egiten dute, auzoak suntsitzen dituzte, baita ekonomia komunitarioak ere. Eroskik supermerkatua ireki zuen eta ordutik hona ez ditu inoiz atarian obrak izan”.
Bestalde, erabakiak komunikatzen ez dituztela diote, eta udalaren faltsukeria salatu dute: “Hemen “parte hartzailetasunak” ez du balio. Zementuak agintzen du hemen”.