Langileen Nazioarteko Eguna eta Ategorrietako Sarraskia uztartuko dituen dinamika aurkeztu du Kontseilu Sozialista Donostiak
Kontseilu Sozialista Donostiak maiatzeko dinamika aurkeztu du, Langile batasuna ardatz, sozialismoa eraiki leloarekin. Langileen Nazioarteko Eguna Ategorrietako Sarraskiaren Urteurrenarekin uztartzea da egitarau honen asmoa: “Langile mugimenduaren historian badaude gertakari batzuk beste batzuek baino sona gutxiago dutenak: 1931ko Ategorrietako Sarraskia horren erakusgarri da”, diote.
Memoria eta historia folklore hutsa bihurtzeari uztea beharrezkotzat jo dute, eta “historiaren bilakaera klase borrokaren terminoetan azaltzen duen ikuspuntu politikoa hedatzea eta esperientzia hori guztia antolatzeko konpromisoa hartzea” zeregin dutela gehitu dute.
Egitaraua:
Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko Eguneko Manifestazioa, 13:00, Bulebarretik. Arratsaldeko 18:00etan, Itaia, LBK eta Kontseilu Sozialista Donostiaren arteko mahaingurua.
Maiatzak 15: Parisko Komunaren Irakaspenen inguruko hitzaldia, 17:00etan.
Maiatzak 21: Zer gertatu zen Ategorrietan 1931n? hitzaldia, 18:00etan.
Maiatzak 27: Ategorrietan eraildako langileei omenaldia, 19:30ean, Ategorrietako erlojuan.