Metroaren lanak gelditzeko manifestua sinatu dute hainbat eragilek eta pertsonak

Satorralaia elkarteak, Donostiako Metroaren eraikuntzaren aurkako elkarteak, manifestu bat argitaratu du gaur, lan hauek gelditzea eskatzeko. Obretan jazotako gertakari larriek eta lanen gainkostuek herritarrengan kezka eta haserrea sortu dutela diote, eta Mirakontxa-Easo tartean egiten ari diren lanek arrisku handia dutela gehitu dute.
Uste dute obrak ez direla zertan amaitu behar, eta Eusko Jaurlaritzak berak Mirakontxa-Easo zatian tunela egiteak dituen arriskuez ohartarazten duela gehitu dute. Hau dio zehazki Eusko Jaurlaritzaren txostenak: “baldintza geotekniko oso txarrak dituen zati batekin aurkitzen gara, eta tunela egiteak ehunka metrotako distantzian lurrazaleran desegonkortzeak eragin ditzazke, baita trazadutik oso urrun dauden eraikinetan ere”.
Hau dela eta, gaur egun obrak bertan behera uzteko arrazoi asko daudela uste du Satorralaia elkarteak, baita beste hainbat eragilek eta pertsonak ere. Zehazki, sei sindikatuk, 26 eragile eta auzo elkartek, sei alderdi politikok, 24 arkitekto eta pertsonaia ezagunek, eta beste 40 pertsonak sinatu dute manifestua.