Mugikortasun kontrolak egiten hasi dira Donostia perimetralki itxita dagoelako

Ertzaintza mugikortasun kontrolak egiten ari da perimetralki itxita dauden lurraldeetan eta udalerrietan. Donostia da horietako bat, eta gaurtik itxita dago eremu gorrian dagoelako. Gaur eguerdian kontrola jarri dute Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak Intxaurrondon, eta datozen egunetan horrelako gehiago egingo dituztela adierazi dute.
Mugikortasuna murriztu ostean, joan-etorriak justifikatu egin beharko direla dio Ertzaintzak, eta osasun araudiak ezarritako parametroen barruan egin beharko direla.
? #Ertzaintza-k eta @udaltzaingoak mugikortasunaren perimetroko #kontrolak egingo dituzte pandemiaren ondorioz eremu gorrian dauden lurraldeetan eta udalerrietan @trafikoaEJGV
— Ertzaintza (@ertzaintzaEJGV) April 20, 2021
? https://t.co/PyAyohVPd5 pic.twitter.com/el1V2LXkeR