Atletico Madrilek Reala kanporatu du azken minutuko gol bati esker
Realak eta Atletico Madrilek Erreginaren Kopako final laurdenetako partida jokatu dute Zubietan. Oso partida parekatua izan da, baina Atletico Madrilek eraman du kanporaketa, 92. minutuko gol bati esker. Ludmildaren pase bati esker atea hutsik aurkitu du Rasheedat Ajibade gazteak, eta garaipeneko gola egin du.
Partida bakarreko kanporaketa denez, Realak agur esan dio 2020/2021 denboraldiko Erreginaren Kopari, eta Atletico Madrilek finalerdira egin du aurrera.