Gurpildun aulkiko eskrimaren munduan, asteburu garrantzitsua
Gurpildun aulkiko eskrimaren Espainiako Kopa jokatuko dute asteburuan Pio Baroja kiroldegian. Larunbatean banakako probak egingo dituzte, eta igandean, aldiz, taldekoak. Igandean jakingo da zein kirolari izan den Espainiako Estatuko txapelduna. Fortuna kirol elkarteko Alex Prior donostiarrak parte hartuko du kopan: aurreko denboraldiko txapelduna da, eta oraingoan ere irabazten ahaleginduko da.