Liher, Noa & The Hell Drinkers eta Ibai Marin donostiarrak MIN sarietarako hautatu dituzte
2021eko musika independentearen MIN sarietarako hautagaitzak argitaratu dituzte, eta hainbat artista donostiar daude hautagaien artean. Hain zuzen, Liher eta Noa & The Hell Drinkers taldeak eta Ibai Marin bakarlaria izendatu dituzte. Herritarrek euren talde edo bakarlari gustukoenaren aldeko botoa eman dezakete, maiatzaren 4ra arte. Horretarako, MIN sarien webgunean sartu eta izena eman behar da.
Hemen herensugeak daude diskoarengatik hautatu dute Liher, eta honako sari hauek irabaz ditzake: album onenarena, rock album onenarena, euskarazko album onenarena, diseinu grafikoarena eta bideokliparena, Teloia abestiaren bideokliparengatik.
Noa & The Hell Drinkersek hiru hautagaitza jaso ditu: artista berri onenarena, diseinu grafikoarena eta urteko abestiarena, Trouble abestiarengatik.
Marini dagokionez, artista berri onenaren saria, urteko abestiarena (Viernes Lobo-rengatik), musika ekoizpen onenarena, diseinu grafikoarena eta bideokliparena, Viernes Lobo-rengatik.