Tejeria eta San Kristobal kaleen etorkizunari buruzko inkesta martxan jarri du EAk
Apirilaren 12an hasi ziren Tejeria eta San Kristobal kaleak oinezkoentzat bihurtzeko probarekin. Bizilagun askok eskertu du proiektu hau, eta jarduera ezberdinak egiten ari dira. Beste pertsona batzuek, baina, ez dute ongi hartu proiektua, eta gauetan kazerolada egin dute horren aurka protesta egiteko.
Egoera honetaz jakitun, Donostiako Eusko Alkartasuna inkesta bat egiten ari da bere webgunean, bizilagunen iritziak eta iradokizunak jasotzeko. Alderdiak martxan jarri duen Nahi dugun Donostia prozesu parte-hartzailearen baitan kokatu dute inkesta hau.