Auto bat irauli da Intxaurrondoko Baratzategi kalean
Gaur goizean istripu bat gertatu da Intxaurrondoko Baratzategi kalean. 11:13ean Opel Corsa bateko gidaria nahasi, eta aparkatuta zeuden bi autoren kontra talka egin du. Ondorioz ibilgailua iraulita geratu da kalean. Barruan zeuden bi pertsonak ez dute zauri larririk izan, eta anbulantzia batek lekuan artatu ditu.


