Egiako kiroldegira sartzeko aurrez hitzordua eskatu beharko da
Positiboen eta intzidentzia metatuaren igoera dela eta, Egiako kiroldegian sartu ahal izateko aurrez hitzordua eskatu beharko da Donostia Kirolaren webgunean, apirilaren 26tik aurrera.
Bestalde, udalak gogorarazi du Donostiako kiroldegi publikoetan aldagelak ezin direla erabili, ez arropaz aldatzeko ezta dutxatzeko ere. Asteartean sartu zen neurri hau indarrean, baina igerilekuetako erabiltzaileek erabili ahal izango dituzte, %35eko edukierarekin.