Osasun-langile baten arabera, Berra zahar etxean "35 hildako" eragin ditu COVID-19ak
Miguel Angel Moral Altzako lehen arretako arduraduna atzo Eusko Legebiltzarrean izan zen, EH Bilduk gonbidatuta, Osakidetzak Altzako DomusVi Berra zahar etxean egindako “interbentzioa” azaltzeko, eldiario.es atariak argitaratu duenez. 118 erabiltzaileko zahar etxean guztira 21 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez, eta 86 kutsatze izan dira guztira pandemia osoan. Hala ere, Moralen arabera, 2020ko martxotik “35 pertsona hil dira” koronabirusaren ondorioz, “ez 21”. Lur azpiko lehen solairuan kutsatzeen ondorioz hiltzear zirenei “kalitate duina” eskaintzeko gune bat ezarri zutela adierazi du Altzako lehen arretako zuzendariak.