Bideo jokoek gizartean duten garrantziaz hausnartuko dute
Tabakalerak Bideo jokoen Nazioarteko Mintegia egingo du asteazkenetik ostiralera. Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo jokoak gizarte garaikidean duen garrantzia soziala izena duen programak hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat eskainiko du T Game egitasmoaren barruan. Programa horren helburua da bideo jokoak eta haren adarrek gure gizartean duten presentziari heltzea, askotariko jarrera eta jarduerekin.
Daniel Muriel soziologian doktoreak eta bideo jokoaren eta gizartearen arteko harremanean adituak zuzenduko du mintegia. Ardatz nagusia gizartearen bideo-ludifikazioa da, eta gizarte garaikideari eragiten dioten funtsezko gaietara bideo jokotik hurbiltzeko moduak (narratiboa, ludikoa, soziala, etikoa, politikoa, teknologikoa, kulturala eta artistikoa).
Hiru eguneko egitarauaren informazioa Tabakaleraren webgunean dago.