Ekialdeko Barrutiak bere aldizkari propioa du
Ekialdeko Barrutiak lau hilabetean behin argitaratuko duen Ekialdeko Barrutitik aldizkari propioa sortu du, eta lehenengo alea argitatu du dagoeneko. Intxaurrondo, Bidebieta, Altza eta Herrera auzoek osatzen dute Ekialdeko Barrutia, eta argitalpenak auzo horietako udal proiektu esanguratsuenen berri emango du, baita inguruko elkarteetako ordezkariei ahotsa eman ere. Aldizkaria elebidunez argitaratzen dute, eta formatu digitalean eskuragarri jartzeaz gain, aipatu auzoetako bizilagun guztiei formatu fisikoan bidaliko diete.
Lehenengo alean, Ekialdeko Barrutiaren funtzionamenduaren eta lau auzoetako hainbat proiekturen nondik norakoen berri eman dute, eta Josean San Roman Intxaurrondoko bizilaguna elkarrizketatu dute, Artzak Ortzeok elkarte gastronomikoaren 100. urteurrenaren harira.