Realaren lehen eta bigarren taldearen entrenamenduak bertan behera utzi dituzte, koronabirus kasu batzuk direla eta

Atzo goizean Realaren lehen taldeko jokalari batzuek positibo eman zuten egin ohi dituzten probetan, eta lehen eta bigarren taldearen entrenamenduak bertan behera uztea erabaki dute. Bestalde, jokalariak haien etxean geratu beharko dira behin behinekoz.
Taldeak ez du jakinarazi zehazki zenbat jokalarik eman duten positibo, eta sortu ditzazketen eragozpenak “barkatzea” eskatu du: “Kasu hauetan hartu behar den erabakia hartu dugu. Ardura eta zuhurtzia lehenetsi behar ditugu”, adierazi dute ohar baten bidez.