Donostia da 750 eurotik beherako alokairu eskaintza txikiena duen hiria
(Argazkia: Joseba Parron) Estatuko alokairuen eskaintza handitu egin da pandemiaren eta itxialdiko hilabeteen eraginez. Era berean, 750 eurotik beherako alokairuak “nabarmen” hazi direla nabarmendu du Idealista.com atariak; alokairuan dauden etxebizitza guztietatik %42a dira. Donostia, ordea, salbuespena da. 750 eurotik beherako alokairu kopurua jaitsi egin da; %14tik %9ra. Prezio horretatik behera eskaintza txikiena duen estatuko hiria da.
Bartzelonan, berriz, 750 eurotik beherako alokairu kopurua hazi egin da %7tik %14ea bitarte. Madrilen ere gauza bera gertatu da; eskaintza ugaritu egin da %11tik %23ra. Aldiz, Donostia ez da prezio horretatik behera eskaintza gutxitu duen hiri bakarra. Iruñean, Melillan, Leonen eta Ourensen ere eskaintza jaitsi da, baina ez Donostian bezainbeste.


