'Maiatza Gorria' egitaraua aurkeztu du Egiako Gazte Asanbladak
Egiako Gazte Asanbladak hainbat jardunaldiko egitaraua aurkeztu du aurtengo maiatzerako. Bertan, Langileen Nazioarteko Eguna okupazioaren auziarekin lotzeko asmoa dute. Hau dela eta, maiatzaren 2an Donostiako okupazio eta gaztetxe mugimenduaren errepasoa egingo dute irudien bidez, Markel O. Gaztañagaren eta Beñat A. Moraren eskutik. Lehenago, maiatzaren lehenean, Kontseilu Sozialista Donostiak deituriko manifestaziora joateko deia egin dute.
Maiatzaren 23an Egiako okupazio esperientzien erakusketa egingo dute Txoko Internazionalistan, Arteka aldizkariaren 14. alearekin eta Gordegiarekin. Azkenik, maiatzaren 30ean Errakik, Langile Kontrolpeko Espazioen Sareak, okupazioaren aurkako ofentsibaren inguruko hitzaldia emango du.
Egitaraua:
-Maiatzak 1: Kontseilu Sozialista Donostiak deitutako manifestaziora joateko hitzordua, 12:30ean Gladys Enean.
-Maiatzak 2: ‘Donostiako okupazio eta gaztetxe mugimendua iruditan’, 17:00etan Txondorran.
-Maiatzak 23: Egiako okupazio esperientzien erakusketa, 17:00etan Txoko Internazionalistan.
-Maiatzak 30: ‘Okupazioaren kontrako ofentsiba’ hitzaldia, 17:00etan Txoko Internazionalistan.
Hemen Egiako Gazte Asanbladatik Maiatzerako egindako egitaraua.
— Polloe Bizirik G.A. (@Egiakogazteak) April 26, 2021
Animatu eta gerturatu!
???? pic.twitter.com/nuthNMhiyL