DomusVi enpresak hirian dituen egoitzen gaineko neurriak zorroztuko ditu udalak

Elkarrekin Donostiak apirileko udalbatzarrera eraman du DomusVi enpresak Donostian kudeatzen dituen zahar egoitzen afera. Berra zahar etxeko “eskandalua” ikusita, zahar etxeen “eredua” berrikusteko eskatu die erakundeei, eta baita ere udal gobernuari. Egoitza horien gaineko neurriak zorroztea onartu du udalbatzak.
“Horrelako abusuak saihesteko beharrezkoak diren ekintzak hartu behar dira, eta espero det gaur egun Gipuzkoan dugun zaintza eredu honek ezinbestean horrelako eskandaluetara garamatzala konturatzea”, azaldu du Aitzole Araneta bozeramaileak.