Behin behineko taxi geltoki bat jarri dute Illunben

Bi hilabete inguru daramate Illunben koronabirusaren aurkako txertoa jartzen, eta datozen asteetan aurrekoetan baino txerto gehiago iritsiko dira. Hau dela eta, pertsona gehiago egongo direla uste dute, eta mugikortasuna errazteko eta Illunbeko aparkalekua guztiz ez betetzeko jarri dute geltoki hau.
Taxilarien elkarteek eskatu dute behin behineko geltoki hau jartzea, eta Osakidetzak ere bultzatu du neurri hau.