102 koronabirus kasu positibo Donostian
102 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, eta hiriko intzidentzia metatua 637,64koa da: herenegun beherakada txiki bat izan bazuen ere, intzidentzia metatuak gora egin zuen atzo eta gaur.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 102 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 637,64koa da, eta gora egin du. Herenegun beherakada txiki bat izan bazuen ere, intzidentzia metatuak gora egin du atzo eta gaur. 611,32koa zen intzidentzia metatua herenegun, 631,06koa asteartean, eta 606,39koa, berriz, astelehenean.
Azken hamar egunetan, Donostia Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia maila txikiena zuen hiriburua izatetik altuena izatera pasa da. Donostiaren intzidentzia maila altuak Gipuzkoarekin “lotura estua” duela dio Eneko Goia alkateak.
Donostiak perimetralki itxita daramatza hamar egun. Ondorioz, pasa den asteartetik Donostiako mugak itxita daude, eta zenbait neurri murriztaile daude indarrean. Batetik, ostalaritzaren barnealdeko ordutegia murriztu dute: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era baino ezin da tabernen eta jatetxeen barruan egon. Bestetik, apustu-etxeek ostalaritza zerbitzua barruan baino ezin dute eman, zehaztutako ordutegietan. Gainera, ezin dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, baina kirolari profesionalak eta federatuak neurri horretatik salbuetsita daude. Aldagelak eta dutxak itxita daude; igerilekuetan %35eko pertsona kopurua onartzen dute, eta dutxak bakarka erabili ahal dituzte.
Donostia itxita badago ere, inguruko udalerrietara joateko aukera dago erosketak egiteko edo aire libreko kirola praktikatzeko.
Gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –kanpoaldean, soilik–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du sei osasun eremuta: Aieten, Altzan, Amara Berrin, Intxaurrondon, Loiolan eta Ondarretan. Parte Zaharrean eta Bidebietan berdin geratu da, eta gainontzekoetan gora egin du.
- Egia: 750,71
- Parte Zaharra: 686,42
- Amara Berri: 679,94
- Aiete: 649,77
- Ondarreta: 564,86
- Loiola: 572,36
- Altza-Roteta: 566,47
- Gros: 513,31
- Intxaurrondo: 481,95
- Amara-Erdialdea: 462,72
- Bidebieta: 430,14
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Amara Berri: 23
- Altza-Roteta: 19
- Ondarreta: 12
- Parte Zaharra: 9
- Aiete: 7
- Loiola: 7
- Gros: 6
- Intxaurrondo: 6
- Egia: 4
- Amara-Erdialdea: 2
- Bidebieta: 2