Greba mugagabeari ekin diote Donostiako H&M dendetako langileek, kaleratzeei aurre egiteko
H&M enpresa multinazionalak apirilaren hasieran aurkeztu zuen Espainiako Estatu osoan lan erregulaziorako txostena; erabaki hau zerbitzuak digitalizatu nahi dituztelako hartu dute. Izan ere, haien esanetan, aurrez aurreko salmenta ez da hain errentagarria, eta online salmentari bultzada eman nahi diote. Hala ere, 2020. urtean 1.270 milioi euroko irabaziak izan zituen enpresa suediarrak.
Enpresak hartutako erabaki honek Hego Euskal Herriko 229 langileri eragingo diote, zortzi dendatan banatuta: bi Nafarroan, eta sei Euskal Autonomia Erkidegoan. Denda horietariko bat Garberakoa da. 229 behargin horietatik 56 kaleratu nahi dtuzte, eta gainontzekoei jardunaldia murriztuko diete edo lekualdatu egingo dituzte.
Egoera hau salatzeko, eta kaleratzeak ekiditeko, greba mugagabeari ekin diote gaur langileek, eta ELA sindikatuak adierazitakoaren arabera, jarraiopen zabala izan du deialdi honek: “Digitalizazioa=Prekarietatea eta enplegu suntsiketa” leloarekin egin dute greba gaurkoan.