Igeldoko Tokiko Entitate Txikiari jarraipena egingo dion lan taldea osatuko dute
Donostiako Udalak Igeldoko Tokiko Entitate Txikia eratzeko prozedura abiatu du. Era berean, lan talde bat osatuko dute, udal talde politiko guztiekin eta Igeldoko Herri Kontseiluarekin adostu gisara. Iazko azaroan iragarri zuten Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko batzordea osatu zutela.
Hamaika pertsonako talde hau osatuko dute udalean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkari batek, eskualdeko bost ordezkarik eta alkateak, presidentea izango dena. Orain arte egindako lanari jarraipena emango dio lan taldeak, eta prozesu osoan udalarekin harremana izango du.