62 koronabirus kasu positibo Donostian
Donostiako intzidentzia metatua 606,94koa da, eta behera egin du. Joera gorakorra mantendu ostean, gaurkoa bigarren eguna da intzidentzia metatuaren beherakadarekin.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 62 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 606,94koa da, eta behera egin du. Joera gorakorra mantendu ostean, gaurkoa bigarren eguna da intzidentzia metatuaren beherakadarekin. Izan ere, 614,07koa zen intzidentzia metatua atzo, eta 637,64koa zen ostiralean. Intzidentzia metatuaren kurba orekatzen hasi dela dirudi, baina aste honetako datuak erabakigarriak izango dira intzidentzia metatuaren joera aldatu dela adierazteko.
Donostiak perimetralki itxita daramatza bi aste. Ondorioz, Donostiako mugak itxita daude, eta zenbait neurri murriztaile daude indarrean. Batetik, ostalaritzaren barnealdeko ordutegia murriztu dute: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era baino ezin da tabernen eta jatetxeen barruan egon. Bestetik, apustu-etxeek ostalaritza zerbitzua barruan baino ezin dute eman, zehaztutako ordutegietan. Gainera, ezin dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, baina kirolari profesionalak eta federatuak neurri horretatik salbuetsita daude. Aldagelak eta dutxak itxita daude; igerilekuetan %35eko pertsona kopurua onartzen dute, eta dutxak bakarka erabili ahal dituzte.
Donostia itxita badago ere, inguruko udalerrietara joateko aukera dago erosketak egiteko edo aire libreko kirola praktikatzeko.
Gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –kanpoaldean, soilik–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Txertaketari dagokionez, Illunben 65 eta 69 urte artekoak txertatzen hasi dira.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak behera egin du zortzi osasun eremutan, eta Altza-Rotetan, Bidebietan eta Loiolan gora egin du:
- Amara Berri: 698,40
- Egia: 689,84
- Parte Zaharra: 614,16
- Loiola: 613,25
- Altza-Roteta: 612,40
- Aiete: 609,66
- Intxaurrondo: 543,29
- Ondarreta: 487,06
- Gros: 445,77
- Bidebieta: 416,26
- Amara-Erdialdea: 389,28
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Amara Berri: 15
- Ondarreta: 9
- Altza-Roteta: 7
- Loiola: 6
- Gros: 5
- Egia: 5
- Intxaurrondo: 4
- Aiete: 3
- Amara-Erdialdea: 2
- Parte Zaharra: 2
- Bidebieta: 2