Reggae musika izango da nagusi asteburuan Intxaurrondon

Udaberri JamRock jaialdia, Revolution JamRock Donostiako reggae jaialdiaren lehenengo zatia, eltzear da, asteburuan egingo baitute Intxaurrondo Kultur Etxean. Pandemia dela eta, Revoluntion JamRock birmoldatu egin zuten iaz, eta bi zatitan banatu zuten. Aurten, gauza bera egingo dute, eta lehenengoa larunbatean, hilaren 8an, izango da 18:00etan.
Revolutionary Brothers Donostiako talde antolatzaileaz gain, Belen Natali musikari argentinarra, Elsa K-Bless iruindarra eta Beñaranks donostiarra izango dira jaialdian. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskuratu daitezke, 12-14 euroan.