Arkaitzerrekara joango dira igandean, duela urtebete erraustegian izandako amoniako isuria gogoratzeko
Urtebete pasa da Zubietako erraustegian lanean zebilen kamioi batek Arkaitzerreka errekastora amoniakoa isuri zuenetik. Ondorioz, ehunka arrain eta aingira hil egin ziren, eta zalaparta sortu zen, erraustegiaren aurkako plataformen eta elkarte ekologisten artean, bereziki.
Urteurrena dela eta, Anerreka elkarteak Arkaitzerrekara martxa egingo du igandean, hilaren 9an, isuria salatzeko. Herritarrak bi zutabetan abiatu dira Arkaitzerrekara: zutabe bat Zubietako plazatik aterako da, eta bestea Usurbilgo frontoitik; biak ala biak 11:00etan abiatuko dira. Edozein udalerritako herritarrak joan ahalko dira martxara, gauerditik aurrera ez baita itxiera perimetralik izango.