Grosen izandako kaleratze saiakeraren aurrean, "auzo defentsa" aldarrikatu dute
Donostialdeko Okupazio Bulegoak Azora putre funtsa Ategorrieta kalean duen eraikineko bizilagun batzuk kaleratzen saiatu zela salatu zuen ostegunean, eta putre funtsaren aurkako elkarretaratzea egin zuten ostiralean Nafarroa Beherea plazan. Saretxe Groseko etxebizitzaren aldeko sareak mobilizazioarekin bat egin zuen, eta hainbat herritar atera ziren kalera, Desalojorik ez! lelopean.
Saretxeren arabera, “azken egunotan gertatutakoa auzoak bizi duen prozesuaren adierazle bat besterik ez da, bizilagunak erbestera kondetatzen dituen prozesu baten adibide bat”. Horregatik, “metropoli kapitalistaren” aurrean, “auzo defentsa” aldarrikatu dute: “Gu ez goaz, auzoan gelditzeko hautua hartu dugu”.