Sute bat izan da Parte Zaharrean
 San Bizente kaleko La Colchoneria tabernan piztu da sutea. (Argazkia: Google Maps)
                    San Bizente kaleko La Colchoneria tabernan piztu da sutea. (Argazkia: Google Maps)                Parte Zaharreko San Bizente kaleko La Colchoneria tabernan sute bat izan da larunbat eguerdian, eta hirian alarma piztu da, kea hainbat tokitatik ikusten baitzen. Udaleko iturriek azaldu dutenez, lokalak “kalte handiak” ditu, baina ez da zauriturik izan.
Tabernako sukaldeko frijigailuan piztu da sua, 14:00ak aldera. Suhiltzaileak eta Ertzaintzara bertaratu dira, eta sua itzaltzea lortu dute.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    