Miren Lazkano Europako txapeldunari harrera egin diote
Atzo Miren Lazkano piraguista donostiarrak Europako Txapelketa irabazi zuen Ivrean (Italia), C1 kategorian. Bidaia luze baten ostean, gaur arratsaldean iritsi da Donostiara, eta Donostiako Atletikoko kideek harrera egin diete Kontxa pasealekuan. 17:30ean iritsi da Lazkano, eta taldeko piraguistek korridore bat egin diete arraunekin. Ondoren, lore eskaintza egin diote, eta klubeko presidentearekin batera, eskerrak eman dizkiete denei.
Gurasoak, taldekideak eta entrenatzailea, Aritz Fernandez, bertan izan dira, eta emozio handiarekin jaso dute Lazkano. Maialen Chourraut olinpiar txapelduna ere bertan zegoen, Lakanori harrera egiten; Chourrautek ere parte hartu du txapelketa honetan, K1 kategorian, eta nahiz eta finalera sailkatu, ez du dominarik eskuratu.