Aurtengo Donostiako Triatloia, Onditz Oroituz eta Emakumearen Triatloia bertan behera geratu dira
Donostiako Atletikok adierazi du aurtengo Donostiako Triatloia, Onditz Oroituz eta Emakumearen Triatloia lasterketak bertan behera geratu direla, osasun larrialdia dela eta: “Lasterketak antolatzen saiatu gara, baina ez ditugu beharrezko baimenak lortu; hau dela eta, bertan behera utzi beharko ditugu. Gainera, badakigu garai hauek ez direla egokienak mota honetako ekitaldiak egiteko”, adierazi dute prentsa ohar baten bidez. Datorren urtean lasterketa hauek egitea espero dute.